100 lagunetik gora, Elkartasun festan

Herrixa dantzan, Elkartasun festan
Herrixa dantzan, maiatzak 11ko Elkartasun festan

Eguraldiak lagundu ez arren, 100 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten pasa den zapatuan, maiatzaren 11n, Anelkarrek antolatutako Elkartasun festan. 80 bat lagun izan ziren afari solidarioan eta beste 20-30 antzuolar batu zitzaizkien ondorengo dantzaldiarako. Hala, 700 euro lortu ditugu Kongora eta Senegalera bidaltzeko.

Eskolako patioa babesten saiatu ginen arren, iparreko haizeak lagun egin zigun afarian; dantzan, baina, hobeto ibili ginen, Patxi gidari genuela. Herrixa dantzan ekimenak harrera benetan ona izan zuen. Hala, eskerrak eman nahi dizkiogu Patxi Monterori eta bere formatuari, Herrixa dantzani, oso giro polita eta alaia lortu baitzuen. Ziur gaude ez dela izango Antzuolara datorren azkenengo aldia!

Orokorrean, giro jatorra izan genuen ekintzan zehar, baina nabarmentzekoa izan zen jubilatuen eta Gaztetxearen partehartzea.

Hona hemen Goiena.net-ek festaren gaineran eginiko bideoa. Beste lotura honeta, aldiz, argazkiak ikus ditzakezue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude