Urtero bezala, oporrei agur esateko… Elkartasun Festa!

Elkartasun Festaren kartela
Elkartasun Festaren kartela

Azken urteetan ohitura bilakatu da abuztu bukaera edo iraila hasieran Anelkarrek Elkartasun Festa antolatzea. Aurtengoa datorren egubakoitzean, abuztuaren 30ena, egingo dugu. Arratsaldeko 19.30etatik aurrera izango da, Zurrategi plazan.

Beti bezala, bi pintxo erraldoi, edaria eta pastak eskainiko ditugu, 6 euroren truke. Oraingoan, baina, sorpresa bat egongo da, “leche pantera” dastatzeko aukera eskainiko baitugu. Ez dakizula zer den? Etorri ba probatzera!

Pintxoak eskaini ahal izateko herritarren laguntza eskatzen ari gara. Nola lagundu? Patata tortila bat egin eta luntxean banatzeko ekartzen. Animatzen?

Batzen den dirua Kongoko eta Senegaleko proiektuetara bideratuko da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude