Kalebarrengo jaietan, pintxo solidarioa eta aspaldiko argazkiak

Kalebarrengo jaietak pintxo-pote solidarioa
2013ko Kalebarrengo jaietan pintxo-pote solidarioa

Datorren aste bukaeran Kalebarrengo jaiak ospatuko ditugu Antzuolan. Anelkarrek, beste urte batzuetan bezala, ardoa, sagardoa eta pintxoak eskainiko ditu egubakoitz iluntzean, ekainaren 27an. Arratsaldeko 19.30tatik aurrera izango da, Zurrategi plazan.

Gainera, beste urte batzuetako Kalebarrengo jaiak gogoratu nahian, erakusketatxo bat antolatuko dugu argazki zaharrekin. Bideo bat ikusteko aukera ere egongo da.

San Pedro jaietako argazki zaharrik baduzue etxean ipini gurekin kontaktuan eta erakusketara gehituko ditugu!

Ekintza hau Kalebarrengo jai batzordearekin batera antolatzen dugu. Batutako dirua Kongoko eta Senegaleko proiektuak bultzatzeko izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude