STOP txikizioa!, SOS Iruña-Veleiaren kartela eta agiria aurtengo indusketa hasieraren aurrean

IRUÑA-VELEIA: STOP TXIKIZIOA!

Duela gutxi, Iciar Lamarain Arabako Foru Aldundiko Kultura Diputatuak eta Julio Nuñez oraingo aztarnategi zuzendariak beste indusketa-kanpaina bat hasiko zela iragarri zuten.

Gizarteari gogorarazi nahi diogu, eta bereziki Arabako Foru Aldundiari eta Euskal Herriko Unibertsitateari, Julio Nuñezek 2010ean hondeamakina handi batez ekin ziola “Iruña-Veleiako aro berriari” eta haren bidez arkeologia aldetik emankorrak ziren 8.000m2 suntsitu zituela. Mundu guztia da honen jakitun, gertakizunaren berri ematen duten bideoak eta argazkiak zabaldu baitira Internetez. Gainera, diputatuak informazio zuzena eta pertsonala jaso zuen gaiaz 2011n, SOS Iruña-Veleiarekin izandako bilera batean.

Egindako kalteak ukaezinak bezain konponezinak dira. Eta beren azken erantzuleak Arabako Foru Aldundia eta Euskal Herriko unibertsitatea dira, lehena txikizioa ordaindu eta babesteagatik eta bigarrena egiteagatik.

Auzia are larriagoa da kontuan hartzen bada oraindik ez dela auzitan jarritako grafitoen faltsutasuna frogatu, haien lagin bat Madrileko laborategi batean dagoela analizatzen, eta fiskalaren eta epailearen aldetik ez dagoela inolako akusaziorik lehengo indusketa taldearen,  Lurmen-eko kideen aurka.

Esandakoagatik, egiten ari diren indusketak bertan behera uzteko exijitzen dugu.

SOS Iruña-Veleia

Gasteizen, 2013ko uztailaren 12an

SosIruña-Veleia

Txikizioaren bideoa

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat STOP txikizioa!, SOS Iruña-Veleiaren kartela eta agiria aurtengo indusketa hasieraren aurrean bidalketan

  1. Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Iruña Veleia stop txikizioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude