Hilabetekako artxiboa: abendua 2007

Urteberri on!

2007 urteari ordu batzuk baino ez zaizkio geratzen. Laster Oñatira egingo dugu, hantxe ospatuko dugu-eta gaurko gaua. Zuek ere, ahal duzuen eta itxurosoen igaro. Besarkada bat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

8. probintzia, 16. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 16. saioa. Abenduaren 30ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHamaseigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Zelan egin blog bat gutxika-gutxika. Zertaz hitz egin den 2007an euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Filoblogia eta De Rerum … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Vancouverko haur haiek

1983an bi haur zaindu nituen Vancouver hirian, Kanadan: Clif eta Dave. Azken aldiz orain hiru bat urte ikusi nituen, Euskal Herrira etorri zirenean, hemendik Santiago Bidea hasi nahi zuten-eta. Orain jakin dut Clifek film bat egin duela Guatemalan, kooperatiba bateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Stefan Zweig-en perla bat

Asteburu honetan Emakume ezezagun baten gutuna irakurri dut, liburu bat benetan hunkigarria. Stefan Zweig idazle austriarrak idatzi zuen 1927an, eta gure artera Igela argitaletxeak ekarri zigun. Orrialde gutxi ditu, 60, baina intentsitate handiz irakurtzen da. Berez gutun bat da eleberri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

8. probintzia, 15. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 15. saioa. Abenduaren 23an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHamabosgarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Gabon gutunak eta posta elektronikoa. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Klik bikoitza eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Liburu bat erabat gomendagarria

Durangon erosi nuen, eta asteburu honetan irakurri dut: Gu, nafarrok, Xabier Zabaltzaren azken liburua. (Sentitzen dut, baina Alberdania argitaletxeak oraindik ez du liburu hori erakusten bere webgunean). Gustura irakurri dut, Xabier Zabaltzak beste ikuspegi bat eman didalako Nafarroaz eta beronen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Euskaldunon ereserkia

Egia esan, ez dakit zenbat ereserki ditugun euskaldunok, baina irudipena dut batek ere ez duela lortu herritarron onespen zabala. Ez dakit behar dugun ere ereserki bat, ez behintzat inoren kontra erabiltzekotan. Hala ere, aukera bat egin behar izango banu ezagutzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 9 iruzkin

8. probintzia, 14. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 14. saioa. Abenduaren 16an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHamalaugarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Euskalbar. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Konpondu.net eta Teknosexua. powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Egoera bitxia Wikipedian

Ikusita euskarazko Wikipedian oso gutxi zegoela idatzita Elorrio herriaren gainean, pare bat aste neraman herriaren gaineko informazioa prestatzen. Bi lan hartu nituen horretarako: euskaratzea gaztelaniazko Wikipedian zetorren informazioa, eta hori osatzea. Atzo gauean, dena prest nuenean, joan nintzen Elorrio izeneko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Citizendium

Wikipedia bezala, Citizendium ere entziklopedia bat da, wikian oinarritua eta irabaz asmorik gabea. Larry Sanger sortzaileak azaldu duenez —Larry Sanger izan zen, Jimmy Wales-ekin batera, Wikipediaren sortzailea—, badira hiru ezaugarri bereizten dituena Citizendium hori Wikipediatik: Citizendiumek eskatzen du bertan idazten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin