Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2008

Aita-semeen balentriak

Lagun on batek bidali dit bideo hau. Hunkitu egin nau, benetan. Bertan Dick eta Rick Hoyt aita-semeak agertzen dira, Australiako Ironman  lasterketa gogorra egiten. Kontua da Rick semeak burmuineko paralisia duela, eta ezin duela mugitu; aitak eraman zuen bide osoan: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Erromako gizonen musuak

Axularren hitzak dira ondorengoak. Ez dakit kontakizun hau zenbateraino den egia, baina ederki erakusten du gure abadearen mundu ikuskera: Lehenago Erromako emazteek ez zuten bat ere arnorik edaten. Zeren bertzerentzat ere itsusi da sobera edatea, baina emazteentzat are itsusiago eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Rodrigo, Pelayo eta Espainia zaharmindua

Jakin nuenean lehen biloba Rodrigo izendatu zuela, ez nion garrantzirik eman. Ordea, irakurri dudanean bigarrenari Pelayo jarri diola, garbi ikusi dut José María Aznar bere familian bertan proiektatzen ari dela bere fantasia Errekonkista zalea. Musulmanen kontrako tema horretan, bi izen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Zorionak euskarazko Wikipediari!

Sareko Argia saria jaso du aurten euskarazko Wikipediak, sari inportantea, lehen aldiz aitortu baita era horretako sarietan euskarazko Wikipedia egiten ari den lana, sarean jartzea, mundu guztiaren esku, euskaraz sortzen ari garen jakintza. Euskara, 46. hizkuntza WikipedianWikipedia hizkuntza askotan argitaratzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

8. probintzia, 19. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 19. saioa. 2008ko urtarrilaren 27an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHemeretzigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Sareko Argia saria euskarazko Wikipediari. Blogen erabilera irakaskuntzan. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Ahuntzaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Gertu inprimategiko lagunak

Aspaldiko partez, herenegun Gertu inprimategian izan nintzen, Zubillaga auzoan, Oñatin. Hantxe ziren German, Elena, Nekane, Jaione eta Edurne, besteak beste. Denak aspaldiko lagunak, zeren 1988a ezkero, Arrasate Press sortu genuenetik, urte luzeetako elkarlanean aritu ginen, gu aldizkaria egiten, eta beraiek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bost une gogoangarri

Astebete pasatxo gure ama hil zela-eta, harekin bizi izandako bost une ekarri nahi ditut hona, une gogoangarriak niretzat: 1. OheanHamar urte baino ez daukat, eta hilabete eta erdi daramat ohean, pneumoniak jota. Nik protesta egiten dut, ohea utzi nahi dut-eta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 iruzkin

Erosi baino, harpidetu

Aurrekoan, irakurri nion Saul Hansell kazetariari esaten zentzutasunari eutsiko badiogu, gaur egungo kontsumitzaileok pentsatu behar dugula teknologia digitalaz harpidetza zerbitzu bat bailitzan, eta ez pruduktu sorta bat: “Aspalditxo, erosten zenuen idazmakina bat, telebista bat edo argazki kamera bat, eta iraun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eskela bat, ordenagailu on bat baino garestiagoa

Hiltzea ez da merkea, ez horixe! Gure ama hil zenean, lau eskela enkargatu genituen, eta hemen dituzue gero etorri zaizkigun prezioak: Diario Vasco: 718,40 €. Berria: 475,96 €. Goienkaria: 100 €. Noticias de Gipuzkoa: 41,50 €. Zelan begiratzen diogun, pentsa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

8. probintzia, 18. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 18. saioa. 2008ko urtarrilaren 20an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHemezortzigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Zer joera agertu diren MacWorld Expon. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Ikasi.eu lehiaketa eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina