Hilabetekako artxiboa: maiatza 2008

Agur jaioterriko etxeari

Gaur goizean pasatu naizenean Mondragoeko saihesbidetik, Musakolan, begiratu egin dut gure betiko etxerantz, halako sentipen gazi-gozo batekin, dagoeneko ez baita gurea. Atzo bertan paperak egin eta saldu genuen, giltza eta guzti. Etxe horretan –Gipuzkoa etorbidea 40, 1. eskuina– igaro genituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Aldaketa interesgarria

Consumer aldizkarian irakurri dut mundua aldatzen ari dela; teknologia berriei esker beste eremu bat eratzen ari dela, eta hor pertsona bakoitzak duenak balio gutxiago duela auzolanean edo sarean partekatu, banatu edo hobetzen denak baino. Hori horrela izanda, dio kazetariak, zertarako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Ramonen erretiroa ospatzen

Joan den larunbatean, hilak 24, bazkari bat egin genuen Gorlan, Bergaran, ospatzeko Ramon anaiak erretiro aurreratua hartu duela. Bazkaria zoragarria izan zen, menestra eta legatza, Liernik bakarrik prestatzen duen moduan. Ondoren etorri ziren opariak: aurreko amantala, etxeko kapela eta luma-erratz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

8. probintzia, 35. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 35. saioa. 2008ko maiatzaren 25ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Talde lana eta Google Docs aplikazioa. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Elomendia.com eta Erlotelebista.com. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hitzaldia MoodleMoot Euskadi jardunaldietan

             Gaur MoodleMoot Euskadi 08 jardunaldiak egin dira Garaia Berrikuntza Gunean, Mondragoen, eta han aurkezpen labur bat egin dut Web 2.0 ikastaroari buruz. Hango testua irakurri nahi duenak, klik egin dezala Google Docs dokumentu honetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zozoaren doinuak

Gustuko dut sasoi hau. Ikasturtearen azken txanpan, etxera itzuli eta, arratsalde partean, zazpi t’erdiak inguruan, zozoak kantari hasten dira etxe inguruko teilatuetan. Noiz edo behin, burua ateratzen dut teilatuko leihotik, eta hor ikusten ditut erretolika batean, elkarren artean hizketan. Polita.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Aro digitala eta egunkariak

Gizarte digitalak aurrera egin ahala, egunkariek arriskuak eta aukerak dituzte zerumugan. Bideo honek ederto erakusten du hori. Euskaratu egin ditut hor agertzen diren testuak: Mundua aldatu egin da. Prest al zaude? Aldaketa eta berrikuntza beti izan dira egunkarien parte bat. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Zerbitzu sekretuen indarra

El País egunkariak gogoratu duenez, 1984an kazetari batek galdetu zionean Andres Casinello Espainiako Zerbitzu Sekretuetako buruari bera ote zen GAL erakundeko burua, garai hartan askok uste zuten bezala, horrela erantzun omen zion: “Egia izango balitz, eta zuk aurkitu izan bazenu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

8. probintzia, 34. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 34. saioa. 2008ko maiatzaren 18an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:     * Flickr eta Joxe Felix Diaz de Tuesta.    * Zertaz hitz egin den euskal blogosferan.    * Bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bideoak Google News zerbitzuan

Nazioarteko informazioa irakurri nahi dudanean, edo teknologiaren gainekoa, sarri Google News zerbitzura jotzen dut, di-da batean informazio piloa jartzen baitu nire esku. Azken aldi honetan, berriz, konturatu naiz Google hasi dela bideoak ere sartzen eskaintza horretan. Plus (+) zeinua agertzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1