Hilabetekako artxiboa: apirila 2009

ZuZeu, Mondragon Unibertsitatean

“Mundu “pantallagrueliko” batean bizi gara”, hasi zuen aurkezpena Hasier Etxeberria, Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy aipatuta, atzo arratsaldean Huhezin izan baikenituen Hasier bera eta Mikel Lasa kazetaria, ZuZeu albistari digitala 1. zikloko ikasleei aurkezten, Ikus-entzunezko Komunikazioan. Pasio handiz aurkeztu zuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kazetari multimedia

Atzo Iban Arantzabal izan genuen Huhezin, Goiena.net-eko arduraduna eta Goiena Telebistako zuzendaria, hitzaldia eskaini zuen-eta Web 2.0 irakasgaian, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 1. mailako ikasleentzat. Kazetari multimediak direla-eta, bere aurkezpenak hiru lekukotasun zituen: Martxelo Otamendik zioen teorian bai, polita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Rock Terapia

Lor musika taldeak orain dela gutxi grabatu du azken diskoa. Rock Terapia du izena, eta aurkeztuko da maiatzaren 7an. Horrekin batera, bideo bat ere grabatu du taldeak Elorrion bertan, Lor Elorriokoa baita, eta Youtuben dago ikusgai. Abeslaria Lander Irazola da; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Grandola Vila Morena

Hogeita bi urte nituen, Franco noiz desagertuko bizi ginen, eta tunela beti bezain beltz zegoela, bat-batean, jakin genuen Portugalen Armadako ofizial gazteek diktadura eraitsi zutela… tiro bakar bat bota barik. Krabelinen iraultza izan zen. Gauero Paris eta Londres irratiak entzuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Egunkarien gainbehera

2004an Philip Meyer kazetari eta idazleak argitaratu zuen The Vanishing Newspaper liburua, eta bertan esaten du gaur egungo joerak segituz gero, AEBetan 2040an argitaratuko dela azken egunkaria. Egia ote? Eta gure inguruetan?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Ausarki akometatzea da erdi garaitzea

Atzo lagun batekin hitz egiten ari nintzela —laster abiatuko baita ekimen zail batean— aipatu nion aspaldi Oihenarteri irakurritako esaera zaharra: “ausarki akometatzea da erdi garaitzea” (Atsotitzak eta neurtitzak, 92. or.). Esan nahi nion ausardiaz erasotzea dela erdi irabaztea, animoa emateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Twitter eta TinyURL

Atzo Twitter zelan erabili erakutsi nien ikasleei, Web 2.0 ikasgaiaren barruan. Hogeita hamar ikastetatik, batek bakarrik zuen Twitter kontu bat, baina orain astebete egina. Denek ezin izan zuten kontua sortu —batzuetan, IP bera erabiltzeak arazoak sortzen dizkigu zenbait eragiketa egiterakoan—, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Similar images

Atzo Googlek hainbat aplikazio berri plazaratu zituen, tartean Similar images. Horren arabera, aukeratzerakoan argazki bat, baldin badauka argazkiaren azpian lotura bat “similar images” dioena, egin klik hor eta Googlek bilatuko dizkizu milaka argazki oso antzekoak, zuk nahi duzuna aukeratu arte. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zerbitzaritegiak, hodei informatikoari eusteko

Gero eta indar handiago hartzen ari da hodei informatikoa, zerbitzu informatiko multzo hori zeina eskaintzen baizaigu ez ordenagailuetan, baizik eta sarean. Google, Amazon, Salesforce.com, Sun, Microsoft… ari dira horrelako zerbitzuak eskaintzen. Baina non hartzen dute ostatu zerbitzari horiek? (Argazkia: Toshihiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Osatu egin dut nire biografia

Blog honek badu atal bat eskuineko zutabean, Nor naizen, eta hor idatzita nuen biografia labur bat. Egun hauetan osatu egin dut horko informazioa, irakurleak argibide gehiago izan dezan nork idazten duen blog hau.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina