Hilabetekako artxiboa: otsaila 2010

Argazkizale baten lezioa

Joan den asteazkenean Joxe Felix Diaz de Tuesta izan genuen Eskoriatzan, Flickr esplikatzen gure ikasleei, Komunikazioko 1. mailakoei. Joxefek azaldu zigun berak zelan lantzen dituen argazkiak Flickr-era igo aurretik eta zelan darabilen Flickr besteengandik ikasteko. Bukaeran esan zigun bost urtean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Aholkuak zure liburua promozionatzeko

Atzean Promozio Departamendurik ez duten idazleek ondo hartuko dituzte zenbait aholku, beren liburuak promozionatzeko, horretarako sare sozialak erabilita. Hona hemen bost aholku, Jesse Stanchack kazetariak doan emanak: Egin konexioak behar baino lehen. Alperrik da Twitter kontu bat irekitzea zure liburua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

J.D. Salinger-en bila

Zekale artean harrapaka liburua irakurtzen hasi aurretik, eta informazioa bilatzen ari nintzela J.D. Salinger idazlearen gainean, blog bat aurkitu nuen, osagarri perfektua liburua irakurtzeko: Catching Salinger. Blog horretan hiru gaztek —Charles Moore, James Renner eta Rob Lucas, azken hau kameralaria— … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Vade retro, Internet!

A las ocho en el Bule. Facebook, ordea, edo Internet bera, ez bide dira leku egokiak lagunarterako. Horixe esan zigun joan den ostiralean Xabier Silveirak Garan idatzitako artikulu batean. Bakoitzak bere zoroa bizi du-eta, Xabier Silveirak berea papereratu du: Internet … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Noizko iTxori?

Txiripaz iritsi naiz iBird programara, aplikazio bat iPhone eta iPod Touchen dabilena, eta informazioa ematen duena txorien gainean. Harri eta zur geratu naiz, zeren bideo hau ikusita, garbi dago oso aplikazio konpletoa dela, eskaintzen baitu informazioa, soinuak, mapak, txorien arteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

kd lang

Vancouverko Olinpiar Jokoen irekitze ekitaldian ikusi nuen lehen aldiz, aurrez ez bainuen ezagutzen. Zuriz jantzita zegoen, eta Hallelujah hasi zen kantatzen, Leonard Cohenen abestia. Sekulako zirrara eragin zidan, abestiaren bertsio zoragarria iruditu zitzaidan-eta. Wikipedian begiratuta, jakin dut kd lang kanadarra … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Heldugabea vs heldua

Irakurtzen ari nintzela J.D. Salinger idazle hil berriaren Zekale artean harrapaka, ustekabean esaldi hau aurkitu nuen, eta bueltaka dabilkit oraindik ere: Gizon heldugabearen ezaugarria kausa baten alde nobleki hil nahi izatea da; gizon helduarena, aldiz, kausa baten alde umilki bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Zelan erabili Google Buzz

Joan den asteartean Googlek Buzz zerbitzua iragarri zuen. Asteazkenerako, seguruenik hor ibiliko zinen, asmatu ezinik zelan dabilen zerbitzua. Ostegunerako, zu ere kezkatuta ibiliko zinen Buzzek eragindako pribatutasun arazoengatik. Asteburua igarota, oraindik ere noraezean baldin bazabiltza, hona hemen zenbait aholku Buzz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

Olinpiar joko digitalak

Adituek diotenez, Neguko Olinpiar Jokoak, Vancouverkoak,  lehen joko globalak izango dira benetan, jendeak eskura izango baititu, aurretik sekula ez bezala, eduki ia mugagabeak. Eta horrela izango da Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) gorabehera. Azken honek ez dio utziko kazetari akreditatua ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Internet, susmopean

Atzo izan zen Interneten seguru nabigatzeko nazioarteko eguna. Hori zela-eta, ETBk pare bat albiste egin zituen. Horietako batean esatariak esan zuen komeni dela, bai, tentuz ibiltzea Interneten. Izan ere, ez-dakit-non atxilotutako ustezko bortxatzaileak Interneten ezagutu zuen bere biktima. Entzun duzue … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1