Hilabetekako artxiboa: maiatza 2011

Hezur muina Erik haurrarentzat

Erik 8 urteko mutikoa da, eta emaile baten hezur muina behar du leuzemiari aurre egiteko. Bert eta Ainhoa haren gurasoek deia zabaldu dute Euskal Herrian, anima gaitezen hezur muinaren emaile egitera, Erik-ek, eta beste askok, aukera gehiago izan dezaten. Ni … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Sabadell-en elastikoa

Atzo, telebista ikusten ari nintzela, une batez Eibar-Sabadell partidako irudi batzuk ikusi niituen, labur. Eta Sabadell-ekoen elastikoak ikusita, gogoratu nintzen, Sabadell-ekoa izan zela nik izan dudan futbol kamiseta bakarra. Seminarioan nengoela, amari futbol elastiko bat eskatu nion, eta, zelan ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Giro bitxia Elorrion, hauteskundeak direla eta

Egun hauetan giro bitxi samarra sumatzen dut Elorrion, ezker abertzaleak alkatetza gal dezakeela-eta. Igandean Bilduk eta EAJk seina zinegotzi irabazi zituzten, nahiz eta Bilduk 200 bat boto gehiago irabazi jeltzaleek baino. PPk, azkenik, zinegotzi bat. PPko zinegotziak dagoeneko adierazi du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 8 iruzkin

Tu quoque, Odon?

Donostiako alkate hogei urtez izanda, eta sinistuta berriro irabaziko zituela joan den igandeko hauteskundeak —beste askok ere horixe uste genuen—, Odon Elorza eskuzabal agertu zen donostiarren artean. Halaxe idatzi zuen bere blogean, fair play dotoreaz: Respeto a la lista mas … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Etorri zatoz ala joan zoaz?

Atzo bi lankideren arteko elkarrizketa entzun nuen telefonoz, kafea hartzekotan zirela. Halako batean, batek galdetu zion besteari: “Hator ala hoa?”, eta arraroa egin zitzaidan, hori esateko, bizkaieraz behintzat, guk aspalditik erabili baitugu beste esamolde hau, orain urte dezente Derion ikasitakoa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Nire botoa

Bildu legeztatu zutenean, izugarri poztu nintzen, pentsatu bainuen aro berri bat ireki zitekeela Euskal Herriko politikan. Hala ere, maiatzaren 22an Aralar izan zen nire aukera. Eta ez naiz damutzen, nahiz eta ikusi Bildu eta Aralar artean 7 eta 1eko proportzioan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 8 iruzkin

Partitokrazia Euskal Telebistan

Atzo iluntzean haserretu egin nintzen Euskal Telebistarekin, berau erabili bainuen batez ere udal eta foru hauteskundeen jarraipena egiteko. Eta haserretu egin nintzen politikariei eman zien protagonismo neurrigabeagatik. Atzokoan ez zen nahikoa izan gauan barrena zuzeneko konexioak egitea alderdi politikoen egoitzekin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Ez dago zerurik. Horiek maitagarrien ipuinak dira

Beste behin, Stephen Hawking zientzialari britainiarrak hautsak harrotu ditu, oraingoan The Guardian egunkarian egindako adierazpenekin. Esan du ez dagoela zerurik, hori dela maitagarrien ipuin bat, iluntasunari beldurra dion jendearentzat. Hona hemen esaldia, hitzez hitz: Garuna ordenagailu moduko bat da, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Kable bidezko telebistaren argi-ilunak

Pare bat aste izango dira kable bidezko telebista dugula etxean, Euskaltelen kablea sartu digute-eta atarian. TDT aparailua kendu eta kable bidezko telebista ikusten dugu orain. Alde onakKable bidezko telebistak baditu alde onak: Lehen baino kanal gehiago ikusten dugu. Goiena Telebista, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Artikuluak ere, Kindlen

Twitter-en jakin nuen —beste behin, zenbat informazio interesgarri jasotzen dudan Twitter-en—, Mikel Lizarralde lagunari esker, jakin nuen badagoela aplikazio bat, Send to Kindle, aukera ematen duena, erabiliz gero Google Chrome nabigatzailean, webgune batean irakurritako artikuluak Kindle irakurgailu digitalean gordetzeko. Etxean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin