Hilabetekako artxiboa: ekaina 2011

Mirenekin hizketan, Skype bidez

Euskal Herrian arratsaldeko 18:00ak direnean, Seattle inguruan goizeko 09:00ak izaten dira. Ordu horretan egiten dugu berba Miren alabarekin, ordu erdiz-edo, joan den igandea ezkero AEBetan baitago, familia batean bizitzen. Horretarako Skype erabiltzen dugu, asmakizun ederra, doakoa izanik, elkar ikusteko aukera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Miren, AEBetara

Gaur goizean Miren alaba AEBetara joan zaigu, bertan biziko baita hilabetez familia batean, Seattle hiriaren inguruetan. Hori dela-eta, goiz jaiki behar izan gara, 04:00etan, hegaldia goizaldean abiatu baita. Argazkia Loiuko aireportuan atera dugu, eta bertan Amaia eta Miren agertzen dira, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Azkenean, galtza sutara

Bai, azken momentuan, Esteñibar baserrian geundela, Elorrion, eta bertan San Joan sua piztuta zegoela, erabaki nuen  barruko galtza sutara jaurtiko nuela, une hartan jantzita nuena. Di-da batean erantzi, eta sutara. Orain beste era bateko galtza jantzi beharko dut, ez hain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Oraindik ere galtzarekin segitu behar

Atzo iluntzerako banuen esperantza txiki bat, kardiologoak barruko galtza betiko kentzeko esanez gero, galtza bera sutara botako nuela, San Joan bezpera zela aprobetxatuta. Baina, oraingoz, ezin izango dut desio hori bete. Goizean Galdakaoko Ospitalean izan nintzen —bertan igaro nuen goiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Japoniako tsunamia, berriz ikusia

Argazki eta bideo asko ikusi ditut Japoniako azken tsunamiaren gainean, iragan martxoaren 11koa, baina hau ikusteak korapilo bat eragin dit eztarrian, hain dira-eta ikaragarriak irudiak eta jendearen oihuak. Muino batean grabatu zen, Shizugawa institutuan, baina bukaerarako bertan zegoen jendea ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gerra “profilaktikoaren” ondorioak

Bush semearen gobernua saiatu zen aurkezten Irakeko gerra liskar garbi moduan, profilaktikoa ia. Horretarako, ezkutatu egiten zituen, modu sistematikoan, hildako zibilen kopuruak. Datuak baina, argitzen ari dira, neurri handi batean Wikileaks-ek egindako filtrazioei esker. Horrela diote David Leigh eta Luke … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Souncloud: podcastak egin eta musika zabaltzeko

Aspaldi nenbilen audioak ganoraz kudeatuko zituen webgune edo zerbitzu baten bila, eta atzo aurkitu nuen, txiripaz: Soundcloud. Bi lagunek sortu omen zuten 2007an Berlinen, eta gaur egun 5 milioi erabiltzaile ditu. Hainbat aukera eskaintzen ditu, denak itxura onekoak: Ahozko mezuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Nik ez nuen nahi, baina…

Jokalaria zen garaian, gustuko nuen Josu Urrutia, ausarta ikusten bainuen, eta oso bat eginda Athletic-en koloreekin. Egun hauetan, berriz, ez zait bat ere gustatu zelan aurkeztu duen bere hautagaitza: “Inoiz ez dut nahi izan Ibaiganeko aulkia…”, edo “sekula ez dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Astotxoa, gure astotxoa…

Igande gehienetan, bazkaldu ostean, osteratxo bat egiten dugu Gazeta auzoan, Elorrion. 2.840 metro gorabeheratsu izaten dira, baina oso politak, beti dugu-eta ezusteko atseginen bat. Joan den igandean bezala, Barrutieta aldean asto hauek ikusi genituenean, lasai-lasai belarra jaten, tartean astakumea ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Angiozarren, Darwinekin

Atzo Angiozarren izan nintzen, Bergaran, bertan lurperatu zuten-eta Rufina Zubierrementeria, Zabaleta baserrikoa, emakume berezia inondik ere: irekia, alaia, eskuzabala… Laurogeita hamalau urterekin hil zen, eta, albistea jakin bezain laster, erabaki nuen hara joan behar nintzela, Rufinari agur esatera. Elizara iritsitakoan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin