Hilabetekako artxiboa: uztaila 2011

Zortzi urte transplantea egin zidatenetik

Gaurko egunez, orain zortzi urte, hezur-muinaren transplantea egin zidaten Valdecillako Ospitalean, Santanderren. Ia urtebete lehenago linfoma bat aurkitu zidaten, minbizi mota bat odolean zabaltzen dena, eta kimioterapia ziklo oso bat egin ondoren, medikuek erabaki zuten hezur-muinaren transplantea egitea, emaitza hobeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Miren itzuli egin da

Hilabete AEBetan eginda, Seattlen, Miren alaba eta Amaia laguna itzuli egin dira etxera. Atzo iritsi ziren, ia 24 ordu aireportuz aireportu igarota. Nekatuta, baina oso pozik etorri ziren, bizi izandako esperientzia eta egindako lagunengatik. Argazkian, Elorrioko lagun-taldeko zenbait kiderekin, Loiuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Eguzkitik lainopera

Lanzaroten sei egun igarota, bide hori egin genuen atzo: eguzkitik lainopera. Kanarietan, behintzat, nahiko eguzki izan dugu, eta tenperatura gozoa beti ere. Ondo etorri zaigu, han bizimodu patxadatsua egin dugu-eta. Hemengo hezetasunera, berriz, laster jarriko gara.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Elorrioko alkatearen txiribuelta

Ekainaren 11 ezkero Ana Otadui da Elorrioko alkatea. Hauteskunde kanpaina ere alkate izateko asmoarekin egin zuen, bera izan baitzen zerrendaburua EAJ alderdian. Izendapenetik hilabete igaro aurretik, ostera, uztailaren 10ean, Ana Otaduik berak jakitera eman zuen aurrerantzean lehen alkateordeak hartuko dituela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Bilbora, itsasadarrean gora

Joan den uztailaren 15ean, ostirala, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko lankide talde batek ikasturte amaierako txangoa egin genuen Bilbo inguruan. Lehendabizi, “Euskal Herria” ontzia hartu genuen Santurtzin, eta Bilboko udaletxe pareraino joan ginen, itsasadarrean gora. Esperientzia paregabea izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Harry Potter, formatu digitalean

J.K. Rowling andereak erabaki du —paperean bildumaren 400 milioi ale saldu ondoren— argitaratuko duela Harry Potter bilduma osoa formatu digitalean, baina DRM barik, alegia, kate gabe. Era horretara, baten batek baldin badu etxean Kindle, Nook edo beste irakurgailu digital bat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MUtelebistaren lehen urtea

Irailaren amaieran hasi ginen MUtelebista egiten, Mondragon Unibertsitatearen telebista korporatiboa, Internet bidezkoa. Ikasturtean barrena 34 erreportaje igo ditugu sarera, asteazkenero bat. Esperientzia aberatsa. Hasieran Idoia Astigarragak eta Gabonak ezkero Aitor Arregik koordinatu dute taldea, ganoraz eta profesionaltasunez biek. Eguneroko lanean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

M-15, SGAE eta hauteskundeak

Emilio Botin eta Teddy Bautista auzipetuta ikusteak harritu egin ninduen hasieran, biak baitira Espainiako bankurik inportortanteeneko burua eta SGAEko agintari gorena, ukiezinak orain arte. Gero, berriz, hasi nintzen pentsatzen baten bat hariak mugitzen ari zela, Maiatzaren 15eko jendearen haserrea gozatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Mikel Irizar erretiratu dela-eta

Atzo bazkari ederra izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, aitzakia hartuta Mikel Irizarrek erretiroa hartu duela Kutxan. Hori dela-eta, Aranzabal eta Irizar familiak bertan elkartu ginen, jai-giroan, 40 bat lagun guztira. Eguraldi ona, giro hobea, janari gozoa, edari paregabeak, bertso jarriak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina