Hilabetekako artxiboa: iraila 2012

Agur Firefox, baina ez adio

Joan den ostegunean erabaki nuen aurrerantzean Google Chrome erabiliko nuela Interneten nabigatzeko. Firefox bigarren mailara igaroko da, azken urteotan ez bezala, berau izan dut-eta nabigatzaile nagusia, bai etxeko mac-ean eta baita laneko PCan. Zerk eraman nau erabaki hori hartzera? Azken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Murgialdai baserrian, Oñatin

Atzo, aprobetxatuta Oñatin Ardi-txakurren txapelketa jokatzen zela, Murgialdai baserrian igaro genuen eguna, Murgia auzoan, txapelketa ikusten apur batez eta bertako mahastiak ikusten gero, Aritz Galdosek gidatuta. Ondoren, paella gozoa jan genuen, Jose Luisek eta Jabierrek prestatuta. Aritz Galdos eta Amaia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Begi horiek…

Atzo Galdakaoko Ospitalean izan nintzen, okulistarenean. Handik irtendakoan, nire beste medikuarengana joan nintzen, Jesus Ojanguren hematologoa, eta honek barrez hartu ninduen, begiak hori-hori nituelako. “Ekatzu tableta, oraingoan neuk aterako dizut-eta argazkia, zuk ere ikus dezazun zer itxura duzun”. Eta argazki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

O’Reilly argitaletxearen jokabide ona

Aurrekoan liburu bat erosi nion O’Reilly argitaletxeari formatu digitalean —Book: A Futurist’s Manifesto—, eta oso pozik geratu nintzen. Liburuak interesgarria dirudi, bertan hainbat saio jasotzen baititu liburu digitalaren etorkizunaz, baina pozik geratu nintzen argitaletxearen jokabideagatik, oso egokia iruditu zitzaidan-eta. Liburuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Coursera: doako goi hezkuntza, online

Informazioa bezala, jakintza sekula baino eskuragarriago bihurtzen ari da. Ikusi, bestela, Coursera, munduko 16 unibertsitatek eratutako partzuergo bat —Princeton, Standford, Duke, Washington, Georgia Tech, Caltech, Toronto, Lausanneko Politeknikoa, Edinburgo eta Penn, besteak beste, denak ere goi mailako ikerkuntza lantzen dutenak—, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Jesus Ojanguren nire medikuarekin

Txiripa hutsa izan zen: atzo, irailak 12, hitzordua nuen Jesus Ojanguren nire medikuarekin Galdakaoko Ospitalean, justu hamar urte bete zirenean elkar ezagutu genuela, 2002ko irailaren 12an berak esan baitzidan minbizia nuela. Hori zela-eta, argazki bat atera genuen, urteurrena gogoratzeko. Behin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Hamar urte minbizia agertu zitzaidanetik

Dagoeneko hamar urte igaro dira medikuak esan zidanetik minbizia nuela. Hirurogei urte egitekotan naiz, eta atzean geratu dira kimio saioak, hezur-muinaren transplantea eta tronboflebitis pare bat. Gaur egun bizimodu normala egiten dut, baina oraindik ez dira ezabatu esperientzia haren ondorio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 18 iruzkin

Mitxel Kaltzakorta eta progresio informatiboa

Argazkiak.org | Mitxel Kaltzakorta © cc-by-sa: huhezi Mitxel Kaltzakortak liburu bat argitaratu berri du, Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan? (I), eta bertan azaltzen du zelan ordenatu egoki informazio-elementuak, euskarazko testuak erraz eta ondo prozesatzeko. Horretarako, azalpen teorikoez gain, Mitxelek 33 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Scrivener, idazleentzako aplikazioa

Scrivener hitzak idazlaria edo kopiatzailea esan nahi du, eta Bartleby the Scrivener irakurri duenak —euskaraz Bartleby izkribatzailea, Juan Garziak bikain euskaratua— badaki hitz hori idazteko ofizioarekin lotuta dagoela. Orain, gainera, bada aplikazio bat langintza horrekin lotua, Scrivener testu prozesatzailea baino … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina