Coursera: doako goi hezkuntza, online

Informazioa bezala, jakintza sekula baino eskuragarriago bihurtzen ari da. Ikusi, bestela, Coursera, munduko 16 unibertsitatek eratutako partzuergo bat —Princeton, Standford, Duke, Washington, Georgia Tech, Caltech, Toronto, Lausanneko Politeknikoa, Edinburgo eta Penn, besteak beste, denak ere goi mailako ikerkuntza lantzen dutenak—, zeinak “eskaintzen baititu 100 ikastaro baino gehiago, seguruenik jasoko dituztenak milioika ikasle heldu, mundu osokoak”, The New York Times egunkariak idatzi zuen bezala.

Orain arte ikastaro hauek ez dute krediturik eskaini, ziurtagiri bat eta gradu bat besterik ez, baina Washingtongo Unibertsitateak aurreratu du udazken honetan asmoa duela kredituak eskaintzeko Coursera ikastaroak egiten dituztenei. Badirudi beste unibertsitate batzuek ere beste horrenbeste egingo dutela. Coursera orain urtebete sortu zen, eta oraindik esperimentu bat baino ez da, baina ikusita babesten duten unibertsitateen kalitatea, denek hartu dute serio.

MITx
Beste kasu bat da MITx, programa bat zeinaren bidez edozeinek egin baititzake MIT ikastaroak doan. Bukaeran, azterketa bat gaindituta, ikasleak kopuru txiki bat ordainduko du ziurtagiri bat jasotzearren.

Bi kasu hauek ederto erakusten dute zelako aldaketa datorren eskolatu nahi duen jendearentzat, honek sekula baino eskurago izango ditu-eta horretarako behar dituen bitartekoak. Hori ikusita, Will Richardson pedagogoak zalantzan jartzen du eskola tradizionalaren egitekoa Why School? liburu digitalean, TEDBooks argitaratzaileak kaleratua.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Coursera: doako goi hezkuntza, online-ri

  1. egilea: mikel

    Nik behintzat beste bi webgune aipatu gura nituzke ikastaroak eskaintzen dituztenak:

    • OpenCourseWare, non hainbat eta hainbat unibertsitatek euren ikasmaterialak/klaseak eskegitzen dituzten lizentzia libre batekin.
    • Khan Academy, “Kalitatezko hezkuntza edonori eta edonon” ematea helburu duen elkartea, maila bikaineko ikastaroak daudelarik bertan.

    Argi dago eta hemendik epe ertainera unibertsitateek ere eboluzionatuko dutela, lehen ikastaro hauek ere hasi baitira ziurtagiriak banatzen. Unibertsitate materiala ostatatzen duten webguneak gainera, askoz gehiago dira, Wikiversity adibidez.
     

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Mikel! Ekarpen interesgarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>