Ventoux gora, esprintatzen

Irratian entzun nuen atzoko etaparen lehen orduan 48 km. egin zituztela txirrindulariek, jakinda etapa Mont Ventoux maila bereziko mendatean bukatuko zela, gu mutikoak ginela Tom Simpson txirrindulari ingelesa hil zen hartan. Horregatik, ezin nuen sinistu, zortzi bat kilometroren faltan, ikusi nuenean Chris Froome esprintatzen zoroen pare, atzean uzteko Alberto Contador. Eta aurrerago, beste horrenbeste egin zuenean Nairo Quintana harrapatu zuenean, berau pasatzeko asmoarekin. Eta aurrerago, Quintana atzean utzi arte. Tourraren bigarren astean, ez sinistekoak dira horrelako ikuskizunak, ezer hartu barik.

Orain urte batzuk Pantanik ematen zituen horrelako ikuskizunak. Eta Armstrongek. Eta Contadorrek. Eta Andy Shlekek. Denak positibo emandakoak edo dopatu zirela aitortutakoak. Esaten digute txirrindularitza garbitu egin dela. Sekula baino gehiago 100. edizio berezi honetan. Baina ikusitakoak ikusita, esan liteke Tourreko agintaritzak erabaki duela komeni zaiola Tourra hedatzea Britainia Handira, aurrerago Espainiara, Danimarkara eta AEBetara zabaltzea erabaki zuen bezala, eta  hori lortzeko prest dagoela beste alde batera begiratzeko, globalizazioa errentagarria da-eta, oso.

Kategoria: Txirrindularitza Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

7 erantzun Ventoux gora, esprintatzen-ri

  1. egilea: iturri

    Kaixo, Joxe. Aspaldiko!

    Tamalez, gauzak ez dira asko aldatu. Froome-ren atzoko balentriak zenbat iraungo du? Oso susmagarria dena.

    Hona hemen gaur egunko txirrindularitzarekin oso kritiko den blog bat: Ciclismo 2005.

    Aio

  2. egilea: Jon Torner

    Aupa Joxe,
    Egia da Froomek atzo erakustaldi ederra eman zuela Mont Ventouxen gora, baina arriskutsua iruditzen zait datu-frogarik gabe jo-puntuan jartzea. Horrelakoak harrigarriak 3. astean dira (indarrak orekatzen direnean eta puestometroak agintzen duenean), eta etapa gaiztoagoetan gainera (atzokoak portu bakarra zuen, Sky-ren neurrira egina zirudien). Eta Tourra Britainia Handira begira jarri delako beste aldera begiratzearena… ufa… Denborak esango digu Froome “zintzo” ari den ala ez.
    Eta bai, ni ere txirrindularitza modernoarekin geroz eta kritikoagoa naiz. Kosta egiten zait sinesgarritasunari eustea, baina…
    Portzierto, amorratu egiten nau halakoak soilik ziklismoaren inguruan irakurtzeak.
    izan ongi Joxe,
    Jon

  3. egilea: Txirri

    Benetan, gaur egun txirrindularitza ikuste hutsak susmo txarrak sortarazten badizu, utzi ikusteari. Noiz esango dugu garbi daudela? Denak pare parean igotzea ezinezkoa da, baten batek indartsuena izan beharko da beti. Mesedez, gauza hauek esan baino lehen orain dela 10 urteko igoerekin konparatu, igoeran erabilitako denbora, potentzia,…

    Dpinetaz hitz egiteko, ta kirol zoragarri hau lurperatzeko, txirrindularitza zale ez diren makina bat jende badago

  4. egilea: jmsm89

    Ez nago ados horrelako artikuluekin. Froome zalantzan jartzea inongo probarik gabe… Tour-eko atseden egunean, zaleen artean doping-a berriz ere ahoz aho, hemandako erakustaldia beharrean. Horrek ematen dio min txirrindularitzari nire ustez, eta horrelako artikuluek.

    Ados, zaila da horretaz solas ez egitea, eta baliteke orain Britaniara hedatu nahi izatea, baina ez ahaztu, aurkakoa frogatu ezean, Froome errugabea da.

  5. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Mikel! Ez nuen blog horren berririk, baina itxura ona dauka. Besarkada handi bat.

  6. azkenpote egilea: Sergio

    Ez dozule blog hori ezauketan, Joxe? Jo, ba oso-oso ona da. Eta badauko urtetxo batzuk. Ziklismuen gaiñeko aldizkarixetan eta egunkarixetan agerketan ez dana, Sergion blogien. Gaiñera, tipo jantzixe da. Garbi dau kontakto onak daukola.

  7. egilea: Alberto

    Aupa Joxe!
    Dagoeneko hasi dira susmopean jartzen Froome. Auskalo zer ikusiko dugun!
    Nolanahi ere liburu eder hau gomendatu nahi dizut, oraindik irakurri barik baldin baduzu: Plomo en los bolsillos, Ander Izagirrerena.
    Ondo segi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude