BERTSO-AFARIA ERDIGUNEAN

Aurreko azteburuan izugarrizko plan ona izan genuen Erdiguneko GazteGunean, bertso-afaria izan genuen!

Atxabalta eta Arrasateko bertso eskolako kideak etorri ziren gurera, eta gonbidatu berezia izan genuen: Alaia Martin!

30 lagun baino gahiago bildu ginen bertso eta afariaz disfrutatzeko asmotan, eta ederki egin ere! Bertso eskolako kideek hainbat ariketa desberdin proposatu zizkioten Alaiari bertsotan egiteko. Oso bertso saio original eta dibertigarria. Gainera, gazteek ere bertsontan egin zuten!

Bertso afariaz gain, asteburu honetan, inauterietako azken kontuak egiten ibili dira gazteak. Dantzak eta pinponak ere arrakasta handia izan du!

Asteburu honetan Ondo pasa pasatu gabe bideo lehiaketaren sari banaketa izango dugu, ostiralean. Zapatuan berriz, Oihan Vega etorriko da bixitan, eta disko festaz gozatzeko aukera izango dugu! Animatu!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude