Etiketaren artxiboa: santana

Belarregae 2009 – Bilbo


Ezin gara kexatu Euskal Herrian 2009 uda hontan reggae jaietan biltzen ari diren artistez. Zornotzan ospatzen zen Belarregae jaialdiak aurten Santana 27 areto izango du topagune, eta BUJU BANTON eta BURRO BANTON arituko dira dantzalekuko gorputzak beren erritmoekin astintzen. Venezuelako Zion TPLek saio ona emango du!

Groundation

Groundation reggae taldearen kontzertua ikustera joan nintzen atzo gauean Santana 27 aretora. Groundation Californiako banda bezela aurkezten den arren, koruko bi abezlariak Kingston Jamaikan jaioak dira eta bateria jolea Palestinan.

Asko arritu ninduen Slim abezlariaren ahots eta indarrak, eta Santana 27 aretoa bete beterik ez zegoenez dantzatzeko toki perfektua bilakatu zen Groundation taldearen kontzertua.