Jostailu Truke Merkatua

Badatoz Gabonak eta kontsumorako dugun ohiturari aurre egiteko garai honetan, beste urte batez ere, Jostailu Truke Merkatu antolatzea erabaki dugu.


Duen arrakasta ikusirik, aurten ere beharrezkoa ikusten dugu eta ziur gaude erabiltzen ez dituzuen jostailu horiek ongi gordeta dituzuela trukean berriengatik aldatzeko.


Beraz, astelehenean hasiko gara jostailu bilketarekin eta gogoan izan noiz gerturatuko garen zure auzora, jostailuaren ordez txartela hartu ahal izateko.


Txartel honekin ABENDUAREN 13AN GOIZEKO 10:00ETATIK 14:00ETARA izugarrizko jostailu pila artean gehien gustatzen zaizuna hartzeko aukera izango duzu.


Jostailuak arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara bitartean jasoko ditugu, ordoren jarriko dugun leku eta egunetan:


 


































EGUNA


LEKUA


Azaroak 23


Arimazuri plazan


Azaroak 24


Santamarinako ludotekan


Azaroak 25


Bitteri plazan


Azaroak 30


Okendoko ludotekan


Abenduak 1


Arimazuri plazan


Abenduak 2


Santamarinako parkean


Abenduak 9


Santamarinako ludotekan


Abenduak 10


Okendoko ludotekan


Abenduak 11


Arimazuri plazan


 


Zatoz gurekin jolastuz, jostailu zaharren ordez berriak zureganatzera. Ez zara damutuko.


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude