SANTAMAINAKO URTEURRENA!!

Apirilak 11, ostiralean Santamainako urteurrena ospatu genuen. Urteurrenetan egiten dugun legez Arrasateko 3 udal ludoteketako haur eta gazteak elkartu ginen bertan.

Aurrez nola ez, ludoteka bakoitzean egun horretan dastatzeko merendolarako janari ezberdinak prestatu genituen: Usaetxen sandwichak, Okendon txokolatezko tarta eta Santamainan magdalenak eta txokolatezko txanponak.                apirila 006

Santamainara iritsi ginenean jolas ezberdinak zituzten prest bertako erabiltzaile eta hezitzaileak eta hauek egiten primeran pasa genuen.

apirila 012apirila 028

apirila 034apirila 041

   Jolasak egin ostean merendolarekin gozatu eta tripa bete genuen.

apirila 065apirila 075

Arratsaldea ondo bukatzeko bukaeran jolas ezberdinak egin genituen haurren nahien arabera.

apirila 080apirila 081

Datorren urtean ere urteurrena ospatzeko prest egongo gara!

ZORIONAK SANTAMAINAKO LUDOTEKARI!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude