Sardina jana San Bartolome egunean

Argazkia Fernando Carmona Gonzalez-en Flikr bildumakoa da.
Sardina jana. Argazkia Fernando Carmona Gonzalezen Flickreko bildumakoa da.

Abuztuaren 24an San Bartolome eguna ospatuko dugu Antzuolan sardina jan batekin. Herritar denak gonbidatzen ditugu zapatuan, eguerdiko 12.00etatik 14.00ak bitartean, herriko plazara gerturatzera, sardina janaz gozatu ahal izateko.

Aurten Anelkarrek hartu du sardina jana antolatzeko ardura. Hala, batutako dirua Kongon eta Senegalen martxan dauden proiektu solidarioetara bideratuko da.

Duela zenbait urte, Antzuolako Herriko Jaiak San Bartolome egunean ospatzen ziren. Jaiak dataz aldatu zituztenean, baina, lagun talde bat San Bartolome eguneko ohitura batzuk mantentzen saiatu zen, San Bartolomeko kanpaia jotzea, esaterako. Azken urteetan sardina jana egin izan da eta aurten Anelkarrek ohitura hori mantentzen lagundu nahi izan du.

Bestalde, abuztuaren 30ean, egubakoitza, Elkartasun Festa antolatuko du Anelkarrek. Herritarrak animatu nahi ditugu ekintza honetan laguntzera patata tortilak egiten. Tortila horiek urtero egiten den luntxean banatzeko izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude