ASTEBURU SORTZAILEA ERDIGUNEAN!

Asteburu honetan protagonista sortzailetasuna eta hezkidetza izan dira.

Alde batetik, Autodefentsa Feminista tailerra izan genuen ostiralean neskentzat. Taldetxo polita bildu zen eta oso gustura ibili ziren barriketa eta hausnarketan.  Beste saio bat antolatzeko irrikitan daude!

Bestetik, sortzailetasunari tartea egin diogu asteburuan, alambregintza, fimo eta zirko tailerrekin. Gazteek material desberdianz eta hezitzaileon laguntzaz baliaturik, haien alderdi sortzailea azalerazi zuten.

Horretaz gain, asanblada bat ere egin genuen, gazteguneko elkarbizitza gaia lantzeko. Gazte mordo batek parte hartu zuten, eta  zenbait kontu adostu genituen. Pinponean ere jo eta su ibili gara, eta dantzan, eta …

Oso asteburu aktiboa eta atsegina orokorrean!

Datorren astean euskararen asteburua ospatuko dugu!

Animatu parte hartzera!

CAM00080 CAM00081 IMG-20131203-WA0003 IMG-20131203-WA0001

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude