Gabonetan izan gazte!

Gabon oporretarako eskaintza anitza osatu dugu gaztetxokoetatik,  erdiguneko gaztetxokoa irekita izango da abenduaren 26tik 30era bertan egiteko ezberdinak eta aukera ugari izango ditugu. 

Opariak egiteko materiala eta tailerrak izango ditugu 27an

Euskal selekzioaren partidua ikusiko dugu 28an, ekarri bokata atsedenaldian afaltzeko! Partiduaren ordutegira moldatuko gara eta 19:00etan irekiko dugu gaztegunea.

29an normal irekiko dugu.

30ean Musika izango da protagonista, kontzertua eta afaria izango ditugu. 18:00etan irekiko dugu gaztegunea.

31an aldiz urtea ondo amaitzeko mendira joango gara, udalara? Udalaitzera? Besaidera? Denon artean erabakiko dugu!

Irteerak

Gaztegunea irekitzeaz gain irteera bereziak ere antolatu ditugu abenduaren 27an, Hontza extremera joango gara goizeko 10etan garibaitik irtenda, egunpasa egingo dugu. Izen emateko 10 euro eman beharko dirta gaztetxokotan!

Abenduaren 29an Gasteizko izotz pistara joango gara. Irteera 9:00etan garibaien izango da eta  egunpasa egingo dugu! Ekarri bazkaria beraz.  Izen emateko 10 euro eman beharko dirta gaztetxokotan!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude