2014ko lehen asteburua!

Dagoeneko joan zaigu 1013a eta bertan dugu 2014a, baina guk geure izaerarekin jarraitzen dugu! Urteko lehen asteburua lagun artean eta ederto pasatu dugu!

Batzuren urtebetetze egunak izan dira, eta lagunek bertan sortu dituzteopariak nahiz egunaren ospakizuna! Konfetiaz izugarrizko barreak egin genituen!

 

Beste batzuk txurroak eta txokolate berea egin zituzten gazteen artean banatzeko, beste lagun baten eguna ospatzeko. ederto pasa genuen eskuak zikintzen, lehenengo txokolatea txikitzen, eta gero txurroen masan eskuak sartuz! Mmmm… Ze goxoa!

 

Pareta batean egindako ekintzen kartelez osatutako murala dortzen gabiltza, eta asteburu honetan ere jarraitu dugu lanean.

Irrati tailerra ere martxan izan dugu eta gaztetxokoetako irrati saioak grabatzen jarraitu dugu. Aste honetan GazteTentsioa!-an Sustrai musika taldeko kide bat izan genuen, eta haien kontzertu bat laster izango dugula iragarri zuen!

Hemen irratsaioa entzuteko aukera:
http://www.goear.com/listen/7713837/gazte-tentsioa-sustrai-erdiguneko-gazteak

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude