OTSAILEAN GAZTEENTZAKO EKINTZAK

Otsailean auzoetako eta erdiguneko gaztetxokoak bixi dabiltza! Pasa zen asteburuan eskiatzera joan ginen bailarako 90 gazterekin! Eguraldi bikaina izan genuen eta garrantzitxuena; Bajarik ez! Denok osorik itzuli ginen etxera!

100_4306

Aste bukaera honetan hankapaloak egiteko tailerra jarriko dugu martxan erdigunean, bakoitzak bere hankapaloak egiteko aukera izango du!

Otsailaren 15ean Bertso afaria izango dugu Gaztegunean, Arrasateko eta Aretxabaletako bertso eskolekin elkarlanean antolatu dugu afaria. Alaia Martin bertsolaria gonbidatu dugu gainera! Izena emateko gerturatu Gaztetxoko, Gazte Bulego edo Txatxilipurdira!

bertsoafaritxikidiskofesta 2014

Eta Otsaileko azken astebukaeran Disko Festa izango dugu! Ohian Vega  etorriko da bere musikaz! Saltsa badugu beraz otsailean Arrasateko gaztetxoko eta gaztegunean!

Karnabalak ere ate joka dabiltza eta jantzi eta karrozak prestatzen ere bagabiltza, lekua eta materiala behar baduzue etorri eta egingo dugu zerbait!

Etorri, gerturatu eta proposatu!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude