AURREKO ASTEBURUA ERDIGUNEAN!

Aurreko astean izugarri asteburu aktibo eta sortzailea izan genuen Erdiguneko GazteGunean. Gauza pila egin genuen bertan, eta gainera, Atxabalta eta Eskoitzako gazteekin batera Valdezcaray eski estaziora egin genuen irteera. Oso ondo pasatu genuen!

Erdigunera itzuliz, asteburu osoan Amets-heiztariak sortzeko tailerra izan genuen. Bakoitzak bere gustuko kolore eta formarekin ekoitzi zuen bere sorkuntza, eta gero etxera eraman genituen!

Sortzailetasuna lantzen jarraitu genuen, eta koadrila bat baino gehiago haien inauterietako mozorroak eta konplementuak sortzera etorri dira gurera. Sortzailetasunaren harira, aurreko astean hasitako Ttak! taldearen murala bukatu genuen. Izugarri polita gelditu da!

Musikak ere izan zuen tartea asteburuan, hain modan dagoen cup song egon ziren abesten eta basoekin musika sortzen. Edalontziekin nahikoa ez, eta djenbeekin musika egiten ere ibili ginen, eta baita dantzan ere!

Mahai jolasek, futbolinak eta pinponak ere arrakasta izan zuten asteburuan!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude