EMAKUMEEN EGUNA GAZTEGUNEAN!

Joan zen zapatuan, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Erdiguneko Gazte Gunean ospatu egin genuen! Eguraldi apartak lagunduta, kanpoan egin genuen asteburu gehena.

Txapa tailerra erabili genuen emakumeen aldeko mezuak nahiz historiako emakume garrantzitsuen irudiak zituzten txapak egiteko. Gero, taldetxo bat kalean zehar joan zen txapa hauek banatzen!

Arratsaldeko azken orduak, behin eguzkia gordeta, barruko mural bat berrizteko aprobetxatu genuen. Murala ere emakumeen alde!

Domekan ere egun paregabea egin zuenez, hasieran sofak kanpora atera eta berriketan ibili ostean, monterronera joatea erabaki genuen. Oreka-zinta jarri genuen bi zuhaitzi lotuta eta oso gustura ibili ginen!

 DSC_0268 - copia DSC_0276 - copia DSC_0270 - copia  DSC_0281      DSC_0286 DSC_0290         DSC_0291 - copia                     DSC_0288 - copia

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude