UDAIXE 2014 MARTXAN DA!

UDAIXE 2014 MARTXAN DA!

Datorren astean hasiko da aurtengo Udaixen izen emateko epea! Anima zaitezte eta parte hartu!

UDAIXE  2014

Aurten ere Arrasateko Gaztetxokoek uztailean ateak itxi eta Udaixe egitasmoari utziko diete lekua.  Aurtengo Udaixe  bi zatitan banatu dugu;

Uztailak 1-11

Alde batetik lehen bi asteetan gauzatuko diren ekintzak ditugu. Aurreko urteetan ez bezala, ekintza hauek izen ematen duten gazteekin batera zehaztuko ditugu, honetarako izen eman duten gazteekin batera afari bilera bat egingo da ekainaren 20an.  Udaixeko lehen zati honetako izen emateak 20 euroko kostua izango du.

 

Uztailak 14-17

Udaixe 2014ko bigarren zatia Lizaragaraten gauzatuko da, bertan taldekako abentura jolas bat gauzatuko dugu 3 gau eta 4 egunetan. Abentura irteera honetan izen emateko ere 20 euro ordaindu beharko dira.

Izen ematea: Udaixeko bi aukeretan edo bietako batean izena emateko, esku-orria bete eta matrikulako diruarekin batera ekarri beharko duzu, Gaztetxoko, Gazte Bulego edo Txatxilipurdiko bulegora.

 

UDAIXE 2014 kartela TXIKI

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude