Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko liburutegiko arduraduna: “Kultura zabaltzeko ezinbesteko euskarri”

Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko Udal liburutegiko arduraduna ofizioz eta mendizalea afizioz: “Imajinatzen duzue Debagoiena Goiena barik? Nik ez”

GK-GoienakBehar-ArantzazuIbarrondoAskotan hausnartzen dut neure artean eta komentatzen dut ingurukoen artean ere, a ze zortea daukagun Debagoienean. Zein errotuta dauden eta ze arrakasta duten bertako euskarazko hedabideek. Ze talde indartsu eta eredugarria den Goiena. Zelako zerbitzua eskaintzen diguten Goiena telebistak, Goiena. net-ek, GOIENA paperak… Ze lagungarri zaizkigun hedabide horiek kulturaren arloan murgilduta gaudenondako. Gure berriak, kezkak, zerbitzuak, iradokizunak… lau haizetara zabaltzeko, herritarrengana hurbiltzeko, zelako plataforma eskaintzen diguten. Bertakoek, bertatik bertara. Eta ez diogu horrenbeste erreparatzen euskarazkoak diren edo ez. Komunikaziorako, euskaraz jarduten dugula hedabide horien bitartez.
Barneratuta daukagu hala dela, bidea zein zaila izan den ohartu barik. Normalizatuta balego. Baina asko dago egiteko euskararen alorrean eta, horretarako, Goiena da ezinbestekoa, beharrezkoa. Imajinatzen duzue Debagoiena, gure herriak, Goiena barik? Nik ez. Ea, bada, lagundu ditzagun Debagoieneko euskarazko hedabideak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude