Igor Arenatza, UDAko Kirol zuzendaria eta Eskua programako arduraduna: “Lagundu, kontsumitu eta erabili ditzagun gure hedabideak”

indice

GK-IgorArenatza-kol-576Urte asko daroatzat kirol munduan. Futbolean nabarmendu naiz eta profesionaletara ere heldu nintzen. Gaur egun ere buru-belarri dihardut nire herriko klubean: UDAn. Beste proiektu batean ere badihardut, halere: Eskua izenekoan. Kirola euskalduntzeko proiektua da.

Zorteko naiz; izan ere, ogibide bihurtu ditut nire pasio bi: kirola eta euskara. Eta pozago sentiarazten nau jakiteak nire pasioak, ogibideak, gauzak aldatzeko balio duela. Gure jendartea, edozein dela esparrua, euskalduntzeko lanean diharduten talde, erakunde eta norbanakoak dira niretako jarraibide.

Eta bidelagun. Goiena Komunikazio
Taldea da horietako bat. Goienak ematen dio nire bizitzako proiektuari bultzada eta oihartzuna, eta Goienako hedabideetan ikusi, entzuten eta irakurtzen ditut gure taldeen gorabeheren berri. Beharrezkoa da Goiena kirolarendako, euskararendako, gure herriendako… denondako!

Hala sentitzen dut nik eta hala adierazten dute Debagoieneko herritarrek ere. Lagundu ditzagun, bada! Kontsumitu eta erabili ditzagun. Egin dezagun diru ekarpena, ez dezagun galdu ezinbesteko bidelaguna!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude