“Zazpi aldiz elur” antzezlana ikusteko bina sarrera zozketatuko ditugu!

Arrasateko Amaia Antzokian
Apirilaren 13an, 19:30ean.
ZAZPI ALDIZ ELUR Antzezlana
(Mikel Laboa Elurretan), lagun arteko bilgune baten antzeko zerbait da; denok daukagu, gure gogoan neguko gau elurti batean bizi izandako pasadizoren bat seguruenik; leihoetatik sartzen den argi-zuriaren reflejoak adierazten digu elurrez inguraturik gaudela… Denbora gelditu ez baina beste “tempo” ezberdin bat markatzen digu, paretan eskegitako erloju zahar batek bezala, lasaitasunez “tik, tak… tik… tak…” Argi bero eta txiki bat piztuko dugu eta elkarrekin egoteko gogoa sentitzen dugu, barre egitekoa, elkar begiratzekoa… norbait istorio bat kontatzen hasiko da eta besteei entzuteko griña pizten zaie, besteak akorde batzuk ferekatuko ditu, eta konturatu orduko denok kantuan hasiko gara; Laboaren kantu bat, noski. Eta kontatuko direnak Mikelen nahiak, Mikelen bizipozak, Mikelen gauza intimoak, personalak eta ezezagunak izango dira. Eta nola ez… Ausardiaz, berak egiten zuen bezala, esperimentatu, jolastu, hitzegin, ixildu… aske sentitu eta aske sentiarazi.

Parte hartzeko bideak honako hauek (apirilaren 10era arte):

Telefonoz: 943 25 05 05. E-postaz: kluba@goiena.com. SMS: KLUBA Zazpi aldiz elur [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira. WhatsApp: KLUBA Zazpi aldiz elur [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

ZazpiAldizElur2Net_content
Parte hartu eta zorte on!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude