XXVI. Akordeoi jaialdia – Arrasaten

2013ko abenduaren 5(e)tik-8ra  HAUSPOZ Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak eta Arrasateko Udalak  Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, XXVI. AKORDEOI JAIALDIA   antolatu dute Arrasaten.

Bertan, Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikaslea den Oihane Lazkanoiturburuk parte hartuko du C mailan.

2013-11-18 20.19.08

Joko dituen obrak hauek izango dira: 

– “Rock Fisa”

– “Donostiako hiru damatxo”

– “Ganz in Weiss”

Beste urteetan ere ikasle honek parte hartu izan du eta azkeneko bi urteetan Urrezko Domiña jaso duela azpimarratzen dugu.

Bere irakaslea Arantzazu Bikuña da.

 

Kategoria: Italia 2012. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude