LAGUNTXO BERRI BAT GURE ARTEAN

 Gaurkoan, Usaetxeko ludotekatik notizia berri batekin gatoz., Laguntxo berri bat daukagu gure artean eta ongi etorria merezi duela uste dugunez, tartetxo bat eskainiko diogu.

 Oraindik izena zehazteko daukagu, baina oso ondo zaindu eta gugandik maitasuna jasoko duela argi daukagu. Izan ere, lehenengo momentutik, jana ematen eta bizilekua garbitzen aritu gara.

 Tamainaz txikia eta laranja kolorekoa da. Bere bizilekua oso umela da eta alde batetik bestera mugitzeko, hegatsez baliatzen da. Gainera, ludotekako bazkide guztiak bezala bihurri aurpegia dauka eta xelebrekeriak egitea gustuko duenez, ziur gaude oso ondo eramango garela berarekin.

                    SAM_2302

ONGI ETORRI ARRAINTXO!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude