OKENDOKO 11.URTEURRENA IKARAGARRIA ETA GOZOA

Aurten gure Okendo maiteak, 11. urte bete ditu, jada 11 urte pasatu dira Txatxilipurdik Udalarekin elkarlanean ludotekako ateak ireki zituela.

 PENTAX DIGITAL CAMERA

Ludoteketako haur eta hezitzaileok gogor aritu gara lanean azken aste honetan. Ohikoa izaten da urteurrenetan gurera artistarenbat gonbidatzea, mago, ipuin kontalari edo dena delako bat. Aurten ordea, artistak gu geu izan gara Sudur gorri artista koadrila ederra elkartu ginen ostiralean Okendoko ludotekan.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Bertan ludoteka ezberdinetako haur , hezitzaile eta helduak elkartu eta arratsalde ahaztezin batez gozatu genuen. Ikaragarria eta gozoa izan zen, batetik, haurrek prestatutako ikuskizunengatik eta bestetik, jaki gozoak dastatu genituelako. Izan ere, gonbidatutako beste ludoteketakoak ez baitziren esku utzik gerturatu, ikuskizun eder eta jaki goxoez beteta etorri ziren gurera. Gurekin batera egun zoriontsua konpartitzera.

 PENTAX DIGITAL CAMERA

 Beste behin ere aho zabalik utzi gintuzten gure haur eta gaztetxoek, duten sormen eta ekimenarekin.

Okendo ludotekak, urte askoz jarraitu nahi ditu horrelako uneak guztiokin partekatuz!!!! Besarkada eta esker beroenarekin Eskerrik asko guztioi!!!

LUDOKENDO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude