Hilabete honetan ere ate irekiak udal ludotekan

Hilero egin ohi dugun bezala, oraingoan ere ate irekiak ospatuko ditugu Udal Ludoteketan. Bertako erabiltzaileek ekintza bereziak pentsatu dituzte bisitan joan nahi duten guztientzako. Hau da Ludoteka bakoitzean haurrek pentsatu dutena, guztiok gonbidatuta zaudetelarik:

Usaetxen asteazkenean (urtarrilaren 29an) ospatuko dira eta Ludoteka itxura aldatzen ari direla aprobetxatuz honekin jarraitzeko ideiak proposatu dituzte! Gainera, ludotekan duten laguntxo berriari, izena ere jarriko diote!

 usaetxe arbelausaetxe arraina arbela

Okendon ostegunean (urtarrilaren 30ean) ospatuko dira eta laster San Blas-ak direla aprobetxatuz San Blas opil goxoak prestatuko dituzte.

san blas

Santamainako ludotekan berriz, ostiralerako (urtarrilak 31) prestatu dute ekintza berezia. Beraien ortuan lanean fin fin dabiltzala aprobetxatuz eta auzolana bultzatzeko asmoz ortuan birlandatzen jarraituko dute. Gainera, ludoteka apaintzeko eta beraien ideaik bertan jasotzeko asmoz arbela berri bat ere sortuko dute!

PENTAX DIGITAL CAMERAAnimatu zaitezte gurekin gozatzera!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude