JAI GIROA USAETXEN

Atzo, otsailak 26, ate irekiak izan genituen Usaetxeko ludotekan.

Ludotekako nagusienek azken urtea egingo dute gurekin eta datorren urtean gaztetxokora joango direnez, bertako gazteak eta hezitzaileak ezagutzeko, ate irekietara gonbidatzea erabaki genuen.

Horretarako, gaztetxokokoekin jarri ginen kontaktuan eta ideiarekin ados zeudela ikusita, “festatxoa” prestatzen ibili gara aste honetan.

Ludotekariak meriendaz arduratu gara eta guztion artean txokolatezko madalenak egitea pentsatu genuen. Neguko hotzari aurre egiteko, txokolate beroarekin batera jango genituen.

2014-02-25 17.55.49          2014-02-25 18.49.20

 

Argazkian ikusi daiteken bezala, ludotekako bazkide eta gurasoak pozik aritu ziren madalenak egiten. Atzoko egunean ere, ludoteka kanpoan sukaldea montatu eta gogotsu ibili ginen kazuela artean.

Diapositiva1           Diapositiva2

 

Gaztetxokoko gazte eta hezitzaileak etorri zirenean, guztiok batera meriendaz gozatu genuen eta ondoren, beraiek prestatutako eskulana egiteko aukera izan genuen: “atrapasueños”.

Diapositiva4         Diapositiva3

 

Alanbrea, haria eta plumak erabiliz, itxura ezberdinetakoak atera zitzaizkigun eta oso gustura aritu ginen guztiok batera. Eskerrik asko! Eta…

 

…hurrengo baten ere etorri zaitezte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude