ATE IREKIAK UDAL LUDOTEKETAN!!

Martxoko ate irekiak ere iritsi dira jada eta ludoteketako haurrek ekintza bereziak prestatu dituzte bai bazkideentzat eta baita bazkide ez zaretenontzat ere!

Martxoaren 25ean (ASTEARTEA) Santamainako kanpo espazioa alaitzeko asmoz eta Udaberria iritsi dela aprobetxatuz, lorontzi koloretsuak egin eta lore haziak landatuko dituzte.

loreak

Martxoaren 26an  (asteazkena)  Usaetxen beraien ortuan lan egingo dute garaiko produktuak landatuko dituztelarik. Gainera, kanpo paretak margotu nahi dituztela eta, hauek nolakoak izatea nahi dituzten ere pentsatuko dute.

Martxoaren 27an (osteguna) Okendon bertako bazkide diren haurrek antzerkia prestatu dute bertaratu nahi duen orok ikusteko.

antzerkia

Animatu parte hartzera! Oso ondo pasatuko duzue eta!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude