Pote asturiarra

Patxi Lopezek egutegiari eskainitako jaieguna aprobetxatuz, Asturias aldera egin dugu osteratxoa. Quiros izeneko bailaran pasa dugu asteburu luzea; bertako paisai berdeak, Euskal Herria motxilan sartu eta bertara eraman izan bagenu bezala jardun du keinuka lotsagabe. Erreka freskoek lau haizetara zabaltzen zuten freskotasuna dastatu dugu gustora; marroi koloreko hostoek lurreko ezkur eta perretxikoak estaltzen zituzten neurrian, zabaldu  digu Quiroseko bailarak maindirerik bistosoena.

            Orientazioko froga baten izan naiz. Liga Norteko etapa berri bat jokatu da Asturiasen. Horrelako Liga bat izanik, maila polita izan du; ni neu, itxuran aritu naiz baliza galduen bila. Erliebe traketsari aurre eginez, mapak eskatutako puntu guztietaik pasatzeko gauza izan naiz.  Naturak eskaintzen dituen elementu ugari hartu behar izan ditugu erreferentzi gisa baliza guztiak “pikatzeko”. Eta frogan parte hartzen nintzela, kontarbandista sentsazio zirraragarri bat izan dut gorputzean. Ibilbideko leku konkretu batzuetan Goardia Zibilak ikusi baititut euren jantzi berde eta fosforitoekin; gertu baina urruti xamar, Letizia eta Felipetxo ei zeuden asturiarren gozomenerako.
            Pote asturiarra ere ezagutu dut “printzipaduan”. Bertara joan eta ezin Oñatira bueltatu bertako jaki gozoa dastatzeke. Sagardo pixka batek lagundu dio otorduari eta bueltako bidaiari…ere….Laredo, Noja eta konpaniak kotxe pilaketa eskaini baitziguten autoaren atzeko aldean zihoazen gastetxoen haserrerako.
            Eibarren, Cuevas handia omentzeko edota urteen puru gogoratzeko,  lasterketa herrikoi bat antolatu zuten asteburuan. Merezitako ekimen apal eta polita. Lasarten berriz, Behobiara begira dagoen korrikalari ugari elkartu zen; Yeray Varelak irabazi zuen lasterketa. Gorputzaldi ederrean dago oñatiarra, zorionak.  Eta gorputzaldi oparoan dugu ere, Griezman frantziarra; Almeriari bi gol egiteaz gain, taldearen erritmoa markatu nahian dabil sintoniarik erritmikoenean.
            Eta erritmorik gabe, guztiz arritmiko agertu zaigu AVT delakoa Madrilen. “Traizio” bezalako hitz ponpoxoak ohikatu dituzte Colon plazan; Parot doktrinaren aurka borrokatu duten horiek, ezingo dutela herri honen historia idatzi ere erran du Mari Mar Blanco ermuarrak. Gizaldiz gizaldi, geure historia euskaldunok idatzi izan dugulako izango da, edo, adibidez, Ertamerika edo Hegoamerikako historia Espainiarrek idatzi ez dutelako…… Indarkeriaren poderioz gezurrez apaindutako idatzi maltzurrenak baino ez ditu Espainiak bere bitrina lapurtuetan.
            Su ta Gar talde eibartarra izan zen ostiralean Oñatin. Mari edota Jotake bezalako abestiak kasetean entzuten nituen txima- luzeak airera eramanda. Nahi  eta ezin, ilea luzatzen zitzaidanean  kiribiloak baino ez zuten lekua hartzen ene buruan. Heavy…de postal..jejeje. Eta talde historikoak aipatu aldera, ezin aipatu gabe utzi Lou Reed handia; atzokoan zendu zen The Velvet Under Graund taldearen sortzailea.
            Santander aldean, Bilborako autobidean eta aurreko kotxearen paratxokea ez joteko ahaleginean, pote asturriarra etorri zait behin eta berriz gogora ( edo ahora). Balizak neureganatuta eta alaben irribarrea poltsikoan, bazkari eta asteburu ederra maite ditudanekin. Eutsi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude