2014ko Mintza Eguna Izarran izango da, maiatzaren 31n

 

Egunak luzatu eta epeldu ahala, denoi gustatzen zaigu kanpora irtetea. Gainera, hilabete honetan ekintza kulturalen eskaintza oso zabala izango dugu, besteak beste, Izarran (Urkabustaitz) ospatzekoa den Mintza Eguna. Jakingo duzuenez, jai hau euskaltegietako ikasle eta mintzapraktika kide, lagun eta irakasle guztiei zuzendua dago. Gorbeialdeko mintzalagunek pozik hartu dute Mintza Eguna antolatzeko proposamena, eta egun osoko egitaraua prestatzen ari dira. Bertaratu nahi duen ororentzat Debagoienatik autobus bat antolatuko dugu joan-etorria egiteko.

mintzaeguna bazkaria

Zita maiatzaren 31n izango da… eta momentuz hori baino ez dizuegu aurreratuko! Bazkarirako  txartelak maiatzaren hasieran jarriko ditugu salgai 17€an, AED elkartean.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude